Asteburuan 7. urteurrena ospatu du, eta horrekin batera egoera, erronka eta etorkizunari buruzko hausnarketa egin du Patxi Gaztelumendik. Gainera, datozen 10 egunotan Hauteskundeak izango dira frantziar estatuko Laborantza Munduan. DESKARGATU HEMEN
Pasa den ostiralean hasi eta datorren igandera arte izango dira aurtengo Barakaldoko S. Bizenteko jaiak. Aurrera begira, hiru ekitaldi azpimarratu ditu Gotzon Hermosillak: ostiraleko kontzertu eta bertso-afaria, eta igandeko azoka. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean “Etxebizitza hutsak”. Asteko pertsonaia Nerea Martinez Urruzola atleta, eta Erdiko Kaieran Mugaldekoak taldea. Horiez gain, besteak beste, Sagardoaren denboraldi berria, “Añarbeko basoa” edo Zapatisten mobilizazioak komentatu ditu Mikel Asurmendik. DESKARGATU HEMEN
Aste honetan eroritako uraren indarra izan da Mikel Bujandak jorratu duen lehen gaia. Gero, Nafarroako CAN eta Yolanda Barcina, Gartxot egunak eta Ihauteriak izan ditu hizpide. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozgurenen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, bi ekarri dizkigu Fakun Aznarezek. Alde batetik Venezuelako presidente Hugo Chavezen gaixotasuna eta egoera aztertu du; bestetik, Walmapu (maputxe) herriaren auzia izan du mintzagai. DESKARGATU HEMEN
Berri mordoa ekarri digu Aitziber Ibaibarriagak: Bilbobus, Metro Bilbao, murrizketak diru-laguntzetan, Eleakeko elkarretaratzea eta Ihauteriak komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Seiurteko Jokin Elorza-rekin egon ziren gure Artayorratzaileak, Seiurteren disko berriaz eta beste gauza askotaz hitzegiten… DESKARGATU HEMEN:
Lehen orduan, Wanda Jackson, Dexy´s Midnight Runners, Dave Edmunds, Brahms eta Baler Balerdiren kantak jarri dizkigu Pedro Elias Igartuak. Bigarrenean, aldiz, Atlantic Honkers binilokoak eta Ramones taldearenak. DESKARGATU HEMEN
Jolas zerrenda (Playlist!): 1. My Girl 2. Get Ready 3. Runaway Child, Running Wild 4. I Can’t Get Next To You 5. Ball Of Confusion 6. Papa Was A Rollin’ Stone 7. Masterpiece 8. Keep On Truckin’ (EDDIE KENDRICKS) 9. Let Your Hair Down 10. Boogie Down (EDDIE KENDRICKS) 11. […]
