Gaur Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Eguberrietan, familia eta lagunekin biltzeko ohitura dugu, bazkaltzeko edo afaltzeko. Eta Igor Erauzkin sexologoak kontatu digunez (batzuetan alkoholak lagunduta), holakoetan tira-birak eta eztabaidak sortzen dira, bikoteetan eragina dutenak hain zuzen. DESKARGATU HEMEN
Markinan bueltan da urteak Bretainian, Alsazian, Suitzan, Baionan, eta Frankfurten bizi izan eta gero. Era askotako lanak izan ditu: aek-n irakasle, auto-fabrika erraldoi bateko katean, artxibo arduradun gisa, euskal jan-edakiak Europan saltzen, autogintza sektorean komertzial arloan,… 47 urte dituela, motxilan dakarren hori guztiarekin aurrerako jauzia emateko gogoa: bertoko produktu eta […]
…. Durangoko Azokan izan ginen Hasier Oleaga bateria-jolearekin; “Cantus caterva” kaleratu berri du… DESKARGATU HEMEN:
Gurean egon direnen artean “”, “Babia” edo La Bella y la Bestia” komentatu ditu Agus Perezek. Eta laster, Tartean Teatroren “Alabatxo” eta “Su txikian” ikusgai. DESKARGATU HEMEN
Gaur, berriz beteta etorri zaigu Aitziber Ibaibarraiagaren Kronika: besteak beste, Santomas azokaren, Iñigo Cabacasen kasuaren edo urtarrilaren 12ko manifestazioaren inguruan gaur egingo den ekitaldi baten berriak ekarri dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Eguberrietan, opariak egiteko ohitura dugu: zergatik ez komiki batzuk? Jon Iñaki Artetxek aholku batzuk eman dizkigu, lana errazte aldera. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean “Euskoa, baloreetan oinarritutako moneta”, Mikel Asurmedik berak idatzitakoa. Asteko gaia “Arnasten dugun airea” da eta Pertsonaia Batis Martiarena langabetua. Horietaz gain, Agurtzane Royo itzultzailea edo “Azpitituluak ala bikoizketa?” artikulua. DESKARGATU HEMEN
Gaur ere bi ordu egin ditu Pedro Elias Igartuak: lehengoan, Neil Young, Betty Lavette, Pi de La Serra eta Ruper Ordorikaren kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Miguel Ríos, The Animals edo De Dannan taldearen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, BIGEren Lurdes Imazen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
