Nurenbergeko epaia ezagutu zenetik 66 pasa direla, Euskal Herriko hainbat lagun Alemaniara joan ziren pasa den hilean, Xabik kontatu digunez. Alemanian, nola edo hala, faxismoa (nazionalsozialismo hura) epaitu egin dute. DESKARGATU HEMEN
Pasa den asteazkenean izan zen Greba Orokorra Hego Euskal Herrian, eta orain zer? Hori da galdera eta erantzunak Patxi Gaztelumendik ekarri dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Laura Mintegi: Mikel Asurmendik berak egin dio elkarrizketa. Gainera, Emauseko Trapuketariak, Kilometroak 2012, Bertsozale Elkartea… eta Larrun gehigarrian “Klima aldaketa”. DESKARGATU HEMEN
.. eta gaur ere disko sorta on bat ekarri digu Pedro Elias Igartuak. Bob Dylanen “Tempest”, Jimmy Cliffen “Rebirth” edo Ray Cooderren “Election Special” diskoen hainbat kanta entzuteko parada izan dugu. Horietaz gain, The Jayhawks eta Little Richardenenak . DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN
Aste honetan hasi da Bilbon 4. Nazioarteko Zinema Ikusezinaren jaialdia, KCD gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta. Helburuak, filmak, inaugurazioa eta gehiago kontatu digu Nerea Uriartek. DESKARGATU HEMEN
Oroimen historikoa berreskuratzeko asmoarekin dabil Ahaztuak 1936-1977 elkartea: gaur, duela 37 urte frankismoak besteak beste Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela oroituko dute Bilbon. Larunbatean aldiz, bi ekitaldi izango dira Nafarroako Milafrankan eta Asturieseko Colombresen, 1936ko hainbat istorio gogorarazteko. DESKARGATU HEMEN
Hasierako ordu erditxoa Jackson 5 taldearekin eman dugu, bide batez Michael Jackson-en “Bad” diskoaren 25garren urteurrena “ospatuz”. Gure iritzia: “Bad” diskoaren izenak oso ondo definitzen du diskoaren edukin musikala… Eta azkenean ordu bat egon gara Curtis Mayfield-ekin. Soul, Funk, Disco, Soinu Bandak, the Wailers… DESKARGATU! (nahi badozu…)
Gaurkoan EILAS sindikatuko Emakume Idazkaritzako Ana Perezek hitz egin du gai honetaz. Greba egiteko hamaika arrazoi direla kontatu ondoren, Hezkuntzan pairatzen ari diren egoera azaldu digu Anak. DESKARGATU HEMEN
Azken bolada honetan zenbait euskal preso politiko atera dira kalera; are gehiago, datozen hileetan dozenaka atera daitezke, baina nola egongo dira horiek behin ateraz gero? Harrera elkarteko kide Fernando Etxegaraik kontatu dizkigu elkarte eta egitasmo honen xehetasunak. DESKARGATU HEMEN
