Gaurkoan, hiru berri ekarri dizkigu Fakun Aznarezek: hasteko, gaur Oslon hastekoak diren Kolonbiako gobernuaren eta FARCen arteko bake-negoziazioak aztertu ditu. Gero, Kuban urtarriletik aurrera herrialdetik ateratzeko legedi berria kontatu digu. Eta bukatzeko, Txilen, Maputxe preso politiko batzuen gose greba izan du mintzagai. DESKARGATU HEMEN
Gaur ere ez du huts egin eta Bilboko hainbat berri ekarri dizkigu Aitziber Ibaibarriagak. DESKARGATU HEMEN
Horri buruz mintzatu zaigu Eneko Calle, “Pobrezia 0” plataformako kidea; pobrezia eta bazterketa sozialaren arrazoiak eta soluzibideak. Gaur zenbait ekitaldi izango dira Bilboko Arenalean. Goazen guztiok, pobreziaren harresiak hausten! DESKARGATU HEMEN
Azken bolada honetan, zenbait arazo gertatu dira aipatu plaza horretan, Bilboko beste leku batzuetan (7 Kaleak, Deustu, Indautxu…) gertatzen diren bezala. Zer gertatzen ari den, nortzuk dabiltzan horietan, polizien oldarraldiak eta irtenbideak ere kontatu dizkigu S. Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Koordinakundeko Patxi Manriquek. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Hauteskundeak, EHEen elkarrateratzea, Ikasleen mobilizazioak eta Agenda jorratu ditu Jon Sanchezek. DESKARGATU HEMEN
Gaur Gabriel Aresti euskaltegia eta akademiako Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Bizkaiko ENHEko kide den Arantza Arrien izan dugu gurekin; gaurko Nazioarteko Elikaduraren egunaren harira, E. Herrian eratu berri den “Aliantza Elikadura” mugimenduaren aldeko berri eman digu. Halaber urriaren 27an Bilbon egingo den manifestazio nazionalerako gomita ere luzatu digu Arantzak. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Tabako saltzaileen protesta, FR 3ko langileen arazoak, Parisen izandako Biltzarraren balantzea eta Lurrama azoka komentatu ditu Irulegiko Irratiko Pantzo Irigarai kazetariak. DESKARGATU HEMEN
Argentinako Euskal Diasporak gaur egun, Euskal Herriko politikan duen paperari buruzko dokumentala independiente da Guk Nosotro dokumentala. Egilerekin berba egin dugu 10 mila kilometrotara lanaren nondik norakoak kontatu dizkigu.Kontatzeko beharrak eta ikertzeko nahiek mugitutako proiektua da Nuria Vilaltak orain urte batzuk abian jarritakoa. Ez dute ekoizpen etxeen eta instituzio publikoen […]
Gaurkoan gai batzuk aztertu ditu Patxi Gaztelumendi: besteak beste, Hispanitatearen eguna eta Catalunyako egoera, Wert Espainiako ministroaren adierazpenak eta Hezkuntzako greba, datorren igandeko EAEko Hauteskundeak… DESKARGATU HEMEN
