Geologo askok diotenez Lur planeta beste aro geologiko batean sartu da -gutxi gora behera 1950tik aurrera, nahiz eta aro honen hasiera data ezbaian dagoen- eta aro hori Antropozenoa izendatu dute, gure espeziaren eragina jadanik estrato geologikoetan markatuta geratzen ari delako. Komunitate zientifikoak antropozenoan gaudela onartuz gero, horrek oso inplikazio sozial […]

Domekan, urriaren 1ean, egun garrantzitsua dute Katalunian. Espainiak poliziaz bete ditu kaleak (mossoak barne). Horregatik guk gaurko urrezko kantu legez Eskorbutoren Mucha policia, poca diversión aukeratu dugu. Kataluniagaz jarraituz, Lluis Llach-ek (gaur egun politikaria eta burges hutsa denak) egin zuen L’estaca ospetsua. Egun, ikur handia da kantu hau. Zuzenean 1976an […]

Gaur La Vie en rose abestia eta haren bost bertsio entzungo ditugu. Édith Piaf abeslari frantziarrak idatzitako abestia dugu, 1945ean idatzia. Édith Piaf music-hall arloan oso abeslari famatua izan zen. “La Môme Piaf” ezizenaz ere ezaguna, abesti arrakastatsuak interpretatu zituen, zineman eta antzerkian ere ibili izan zen. Ez zuen Piafek bizitza […]

Zein da Euskal Y-ren proiektuaren egoera? Lanak behin eta berriro atzeratzen ari dira, denborak eta sosak ez daude finkaturik, eta ez du ematen Europatik edo Madriletik dirurik etorriko denik. Zenbat bider esan digute obra hauek Madriletik eta Bruselatik ordainduko dituztela? Diego Garcia Mejuto ikerlari katalanak AHTren inguruko tesia irakurri berri […]

Joseba Barandiaranekin ekonomia gaiak komentatuko ditugu denboraldi honetan ere, eta lehen saio honetan begirada low cost zerbitzuetan jarri dugu, Ryanair-en krisia abiapuntu hartuta. Ryanair enpresak 400.000 bidaiari lehorrean utzi ditu, datozen hilabeteotako hainbat hegaldi bertan behera utzita. Pilotuen oporrekin nahastu direla esan dute, baina beste faktore batzuk ere egon daitezke […]

Zer ondo gelditu zaigun gaurko aukeraketa! Land of Talk Quebectarrak entzuten hasi gara. Ondoren, Dr. Dog, Pennsylvaniatik, Beck (Loser kantuarekin),  Charly Bliss laukote brooklyndarra, Roger Waters (Pink Floyd), Jim James (My Morning Jacket), Seafret ingelesak… Zoragarriak. Bukatzeko Omar Souleymanen soinu hipnotikoak Siriatik. Disfrutatu! https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170620musibla-019.mp3 Deskargatu hemen.    

Musika osagarri izan ohi dala. Gaur bai, ze kanta ederrak proposatu dizkigun David Hoyos lagunak! Eta nolabait osatu, osotu, sendatu, sendotu egin gaitu musikak. Gaurko gaiari eta istorioari zurrun lotuz gero, iluntxu geratu gintezke eta. Abiadura Handiko Trena, politikariek Eusko Jaurlaritzako batzordean nola jokatu zuten duela urte pare bat, zerk […]

Udako atsedenalditik bueltatuta, gaurko urrezko kantua Fiachras taldearen Traizio Tradizio izan da. Bide beretik, Bonberenea ekintzak zigilurako eginiko beste grabaketa batzuk entzun ditugu: Donostiako 25th Coming Five taldearen Still pissing, Tolosako Glaukoma rap-reggae taldearen Emaiok, Zarautz-Zumarragako talde instrumentala, Sofa taldearen hiru kanta (Agorregi, Into The Fire, Tope Zatopek), Zea Mays […]