Ainhoa Markinezek dodekafonismoaren proposamena egiten digu irratsaio honetan. Arnold Schoenberg austriar musikagilea dugu mugimendu berrizale eta apurtzaile honen izenik nabarmenena. Schoenbergen musikan bi garai bereizten dira: garai tonala eta garai atonala. Hasieran tonalean jardun ostean, berehala Wagnerrek urratutako bideari jarraitu eta modernismoa muturreraino eraman zuen, dodekafonismoaren bitartez. Musika mota hau […]

Igandean, hilak 5 hasiko den Nafarroako Bertsolari Txapelketaren harira, duela 3 urte, 2003an alegia, Lesakan jokatutako finaletik zenbait ale jarri ditugu entzungai; halaber, helduen asteartearekin batera hasiera emango zaion 16.BBK sariketa dela eta, iaz Kafe Antzokian jokatutako finaletik zenbait atal berreskuratu ditugu. Deskargatzeko klilkatu HEMEN. https://bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto060303.mp3

1

Bilbo Hiria irratiak bilbohiria.com webgunea abian jarri eta aurkeztu zuen atzo. Webgune berriak, irratiaren zuzeneko emisioa eskaintzeaz gain, irratsaio guztiak kartara eskuragarri eta podcast eran harpidetzeko moduan eskaintzen ditu. Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izan zen, irratiko kolaboratzaileekin bazkaldu ostean. Alegiazko irratsaio baten itxura hartuz, Mieltxo Monfort eta Isabel Isazelaia esatariek […]