Bilbohiria.com aurkeztuta

1

Bilbo Hiria irratiak bilbohiria.com webgunea abian jarri eta aurkeztu zuen atzo. Webgune berriak, irratiaren zuzeneko emisioa eskaintzeaz gain, irratsaio guztiak kartara eskuragarri eta podcast eran harpidetzeko moduan eskaintzen ditu. Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izan zen, irratiko kolaboratzaileekin bazkaldu ostean. Alegiazko irratsaio baten itxura hartuz, Mieltxo Monfort eta Isabel Isazelaia esatariek irratiaren programazio berriaren bilana egin zuten. Jabi Zabala kazetari eta web editoreak webgunea aurkeztu eta haren ezaugarri nagusiak azaldu zituen. Ondoren, berriki irratian hasi diren Galder Perez eta Ane Zabala esatari eta aktoreek ibilbidea egin zuten irratian euren Piperpolis irratsaioko pertsonaien bidez. Jaiak segida izan zuen gauean, The Solanos eta La Kinky Beat taldeen kontzertuarekin.

One thought on “Bilbohiria.com aurkeztuta

  1. Eskerrik asko eta ongi etorri bilbohiria.com, oso baliagarria izango da eta entzungo dugu lantokitik, etxetik… Seguru. Urte askotarako!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Nafarroako Bertsolari Txapelketa eta 16. BBK Sariketa

ol. Mar 3 , 2006
Igandean, hilak 5 hasiko den Nafarroako Bertsolari Txapelketaren harira, duela 3 urte, 2003an alegia, Lesakan jokatutako finaletik zenbait ale jarri ditugu entzungai; halaber, helduen asteartearekin batera hasiera emango zaion 16.BBK sariketa dela eta, iaz Kafe Antzokian jokatutako finaletik zenbait atal berreskuratu ditugu. Deskargatzeko klilkatu HEMEN. https://bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto060303.mp3

Honekin lotuak