Iker Goenaga trikitilariak Amorrua hirugarren diskoa eman du argitara (azala irudian), Elkar disketxearekin. Angel Unzu musikariaren laguntzarekin, trikitia ohiko moldeetatik are gehiago urrundu eta soinu berriak arakatu ditu Iker Goenagak Amorrua disko berrian. Berarekin batera ezagutu ditugu disko berriaren kantuak. Leire Bilbao idazle ondarrutarrak bere lehen poema liburua aurkeztu digu: […]
Eguna: 2006-03-20
Sekulako arrakasta biltzen ari da Amadou eta Mariam kantarien Dimanche a Bamako (Igandez Bamakon) diskoa. Maliko bikote itsuaren kantak entzun eta erraz ulertzen da zergatik saldu dituzten 500.000 kopia orain artekoan, zergatik heldu den diskoa 2. postura Frantziako musika zerrenda orokorretan eta zergatik izan den aukeratua BBC3 irrati katearen sarietarako. […]
Berebiziko ikusmina piztu du pilotazaleen artean binakako txapelketaren final jokatu berriak. Olaizola II eta Zearra faborito agertzen baziren ere, erraz samar hartu zituzten mendean Irujok eta Eulatek. Luze eta zabal aztertu dituzte gure komentaristek partidaren gorabehera guztiak, finalaren gakoak zeintzuk izan ziren azalduz. Bestalde, ohi bezala, futbola ere izan dute […]
