BASKISTAN: Amadou eta Mariam, Maliko kantari arrakastatsuak

Amadou eta MariamSekulako arrakasta biltzen ari da Amadou eta Mariam kantarien Dimanche a Bamako (Igandez Bamakon) diskoa. Maliko bikote itsuaren kantak entzun eta erraz ulertzen da zergatik saldu dituzten 500.000 kopia orain artekoan, zergatik heldu den diskoa 2. postura Frantziako musika zerrenda orokorretan eta zergatik izan den aukeratua BBC3 irrati katearen sarietarako. Dimanche a Bamako Manu Chaok ekoitzi du eta, egia esan, nabaria da beraren eskua diskoan. Malitik irten gabe, saioaren bigarren zatian omenaldi xume bat egin dio Mikel Urbeltzek hil berria den Ali Farka Toure musikari handiari. Handik aurrera, Brasilen, Finlandian, Bulgarian eta Eskozian ibili gara, musika lagun.

Baskistan-en azken irratsaioa deskargatzeko, klikatu hemen: 1.atala, 2.atala.

Entzun 1.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan%201atala060320.mp3

Entzun 2.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan2atala060320.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Trikitia, olerkiak eta Artea Oinez

al. Mar 20 , 2006
Iker Goenaga trikitilariak Amorrua hirugarren diskoa eman du argitara (azala irudian), Elkar disketxearekin. Angel Unzu musikariaren laguntzarekin, trikitia ohiko moldeetatik are gehiago urrundu eta soinu berriak arakatu ditu Iker Goenagak Amorrua disko berrian. Berarekin batera ezagutu ditugu disko berriaren kantuak. Leire Bilbao idazle ondarrutarrak bere lehen poema liburua aurkeztu digu: […]

Honekin lotuak