Elkarrizketak izan dira protagonista aste honetako Gaubasa saioan. Anartz Bilbaok ordu erdiko elkarrizketa bana egin die Des-Kontrol eta Potemkin taldeetako lagunei, batzuek eta besteek disko berria plazaratu baitute Oihuka disketxearen eskutik. Des-Kontrol taldearen disko berriak Duintasunez eutsi du izenburua eta hirugarrena da euren ibilbidean. Hamahiru abesti ditu diskoak, horietarik hamar […]

Gaurko saioan Jaume Sisaren proiektu galaktikoaren berri izan dugu, 70eko urteetan grabatutako disko garrantzitsuekin. Beste aldetik, Ameriketako folk berriaren aitzindaria den Michael Giraren musika entzun dugu. Xabier Montoiaren azken diskoa ere ekarri dugu gurera, lan berri batean murgilduta dagoen xurrumurrua aitzakiatzat hartuta, nahiz Xabierren musika entzuteko aitzakiarik ez den behar. […]