Faxistek euskaldunen aurka egindako sarraskiaren 69. urteurrena dela eta, gertaera lazgarri hark musika klasikoan izan duen oihartzuna eman digu ezagutzera Ainhoa Markinez saiogileak. Horretarako, urte berean (1966an) konposatuak izan arren, estiloaren aldetik inolako zerikusirik ez duten bi pieza jarri dizkigu entzungai: bata Pablo Sorozabalen Gernika obra, estilo klasikoan moldatua, orkestraz […]

Efemerideen eguna izan da gaurkoa Potto irratsaioan. Euskaldunon kulturan eta historian berebiziko garrantzia izan duten bi data oroitarazi nahi izan ditu Jabi Lauzurika saiogileak: alde batetik, Indalezio Bizkarrondo Bilintx bertsolari apartaren jaiotzaren 175. urteurrena eta, bestetik, Gernikako bonbarketa kriminalaren 69. urteurrena. Horretarako, lehen kasuan Bilintxen Kontxesirentzat bertsoak izeneko lan ahaztezina […]