GAUBASA: Des-Kontrol eta Potemkin taldeak

potemkinElkarrizketak izan dira protagonista aste honetako Gaubasa saioan. Anartz Bilbaok ordu erdiko elkarrizketa bana egin die Des-Kontrol eta Potemkin taldeetako lagunei, batzuek eta besteek disko berria plazaratu baitute Oihuka disketxearen eskutik. Des-Kontrol taldearen disko berriak Duintasunez eutsi du izenburua eta hirugarrena da euren ibilbidean. Hamahiru abesti ditu diskoak, horietarik hamar berriak izanik. 70eko punkaren eta 80ko oi! eta streetpunkaren eragin zuzena dauka Des-kontrol taldearen musikak. Bigarren ordu erdian Potemkin taldeko kideei eginiko elkarrizketa entzun daiteke. Potemkin taldeak rocka du abiapuntu, rock indartsua, boteretsua, gogorra, hard ukitukoa, ahots zarrastatu baten mendean eta gitarra sastakaden harian adierazkortasun handia hartzen duena. Gaurko saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Islamiar herrialdeetako musika

og. Api 27 , 2006
Saioa Los Coronas madrildar taldearekin abiarazi du Pedro Lias Igartuak, egun honetan bertan Bilboko Kafe Antzokian kontzertua emango dutela eta; gero, Putumayo disketxeak Karibeko musikaz atera duen diskoa komentatu du eta Ska Cubano taldea entzun dugu; Romica Puceanu errumaniar kantaria etorri da geroago; horren ostean, jazza, klexmerra eta Balkanetako eta […]

Honekin lotuak