Leihotikan (irudian) talde iruindarraren laugarren lana ezagutu dugu aste honetako Piperpolis saioan. Gurean Aitor baxujolea izan da. Leihotikan taldearen laugarren lanak Ilunago, ederrago du izena. Bestalde, Castillo Suarezek olerki liburu berria aurkeztu du: Bala hutsak. Poema zuzen eta bortitzak egin ditu Castillok, gizon-emakumeen arteko harremanetan sortzen diren zauriak arakatuz. Euskal […]
Eguna: 2006-04-24
Talentu handiko emakume hau Aljerian sortu zen 1972an. Denbora luzez jardun zuen musika ikasten, inoiz musikari bilakatzeko asmoz. Flamenko talde batean hasi zen jotzen, baina ez zuen arrakasta handirik izan. Geroztik, rock munduan egin zituen saio batzuk, baina benetako arrakasta 1999an heldu zitzaion, Parisen Femmes d´Algerie (Aljeriako emakumeak) zeritzan kontzertuan […]
Ohi bezala, lehen mailako euskal futbol taldeek azken jardunaldian lortutako emaitza on eta txarrak ekarri dituzte hizpidera gure kirol komentaristek. Osasunaren eta Errealaren garaipenak komentatu dituzte lehenbizi, batari egundaino lortu duen puntuazio mailarik gorena eman diona eta besteari sailkapenaren azken postuetatik ihes egiteko aukera eman diona. Alaves eta Athletic, ostera, […]
