Gaurkoan bi elkarrizketa izan ditugu solaskide interesgarriekin. Lehena, gure estudioan bertan, Lutxo Egiarekin, Nontzeberri agerkari elektronikoko editore eta Nontzefilm zein Nontzeflash jaialdien sustatzailea, bihar eguerdian amaituko baita lehiaketa horietara, hurrenez hurren, film laburrak eta flash animazioak aurkezteko epea. Gero, Skype baliatuz, Ordizian diren hiru lagunekin egin dugu aldi bereko solasaldia. […]

    Agustus Pablo, historiako “melodika” jotzailerik onena dudarik gabe, umeentzako jolas bat ikusten zen musika instrumentua modu serioan jotzen hasi, eta sekulako konposaketak egin zituen 1999an hil zen arte. Gaurko zaioan bere melodikarekin egindako hainbat dub, reggae eta roots abezti entzungai izango ditugu “Kingston Hiria” saioan. (Aurkezlearen ahotsa ahul xamar […]