Egindako aurkezpenekin hain gustura gelditu ez bagara ere(ez da mikro aurrean hitz egiteko egun freskoena izan), gaurkorako egindako musika aukeraketa entzuteko gonbitea egin nahi genuke berdin-berdin. Asteko, Act(Kristian Aduriz benetako izenez) Uztaritzetik; Throbbing gristle gero(ezinbestean aipatu beharreko izena musika industrialaz ari garenean), euren “Very Friendly” kantarekin, zeinak soinu giro ezerosoenak […]

    Irratsaioaren lehenbiziko ordua bost diskoren inguruan ardaztu du Pedro Elias Igartuak aste honetako Soinugela. Hasierako minutuetan Neil Young partaide izan zen Crazy Horse taldearen Down Town ezaguna entzun dugu. Horren ostean, hard countryaren plazara irten berria den Bradly Walkers musikari gaztea ezagutu dugu. Estatu Batuetako gazte elbarritu honek harriturik […]