Zuzenekoak, hasi eta bukatu: Aste honetan, U Roy jamaikarra Biarritzen eta Bilbon. Anje Duhalde Mungian eta ostegunetik igandera zuzeneko ederrak etxean. Hoey & The Mussels nafarrak LUCERO laguntzen, THE LONG WINTERSen popa eta The Datsuns zelandar zorrotzak. Bukatzeko, etxean errege nabarmendu nahi ditugun ATOM RHUMBA/ABMUHR MOTA!. Deskargatu saioa HEMEN. […]
Eguna: 2007-02-21
Gaurko saioan, euskal musikan sortu diren azken proiektuen berri emango dugu, Royal Canal, esate baterako edo Atom Rhumba. Hauek larunbat honetan Kafe Antzokian izango ditugu entzungai zuzenean. Bestaldetik Split 77, disko berria grabatzen ari dira eta bitartean euren azkeneko diskotik (Mentura) ateratako kantu pare bat entzungo ditugu. Atzerritik, Cirkus, […]
