Arian-arian, laugarren saioa egin dugu dagoeneko, “zarata arraroen” inguruan, ohi bezala. Hona gaurkorako plana: M.A.O.-k(Orain Madrilen den Iñigo Barandiaran Bilbotarraren ezizena) Despues de nunca taldearen “Tong sang precioux” kantari egindako berrirakurketa; Borbetomagus-en saxofoi eta gitarra inprobisazio zaratatsu bat; Mengele Quartet Beratar-Elgoibartarrak(inprobisatzen hauek ere), Sylvain Chauveauren fazeta konkretu-elektronikoa; Eliane Radigueren “Biogenesis”(ezinbestekoa) […]
Eguna: 2007-03-01
Herbehereetatik heldutako proiektu batekin ekin dio aste honetako saioari Pedro Elias Igartuak. Hainbat tokitako partaidez osatua dagoen No Blues taldeak zenbait kanta eskaini digu “arabikana” deritzan estiloan, Amerikako bluesa eta arabiar musikaren nahasketa, alegia. Horren ostean, Gotzon Uribek kudeatzen duen Noizpop zigiluak atera dituen azken bi diskoak ezagutzen jardun dugu: […]
