Saio berezia izan da gaurkoa, ohiko pieza zerrenda entzun ordez, bi soinu sortzaile izan baititugu gurean gonbidatu, zuzenean jotzen. Sortutako arazo batzuk zirela eta, ordu erdi atzeratu dugu saioa(barkamenak 19:00etan entzun nahi izan duzuenoi), baina egin, egin dugu eta, zinez interesgarriak izan dira entzun ditugun zuzeneko bi saioak. Xedh-en […]
Eguna: 2007-03-08
Zuzeneko musika eduki dugu gaurko Soinugelan, Borja Estankona etorri baitzaigu Bilbo Hiria irratiaren estudioetara. Egia esan, primiziatzat har genezake bisita hau, oraindik grabatzeke dauzkan hiru kantu eskaini baitizkie zuzenean gure entzuleei. Hortaz landa, Arcade Fire kanadar taldea eta jada desagertua den Luna taldearen ondorengo diren Britta Phillips eta Dean Wareham […]
