Aupa pottozale: gaurkoan Xabi Paya eta Sustrai Colinarekin jarraituko dugu; Kafe Antzokian egin “gure irratia”ren aldeko saioko azken txanpa entzun ahal izango dugu, hots, Joxemi Larrabeitik jarritako puntu eta amaierei erantzuten. “Gu ta gutarrak” Baigorriko Bixentenian eskainitako emanaldiaren zati bati erreparatuko diogu eta azkenik otsailaren hasieretan Txileko Casablancan egindako […]
Hilabetea: martxoa 2007
Arian-arian, laugarren saioa egin dugu dagoeneko, “zarata arraroen” inguruan, ohi bezala. Hona gaurkorako plana: M.A.O.-k(Orain Madrilen den Iñigo Barandiaran Bilbotarraren ezizena) Despues de nunca taldearen “Tong sang precioux” kantari egindako berrirakurketa; Borbetomagus-en saxofoi eta gitarra inprobisazio zaratatsu bat; Mengele Quartet Beratar-Elgoibartarrak(inprobisatzen hauek ere), Sylvain Chauveauren fazeta konkretu-elektronikoa; Eliane Radigueren “Biogenesis”(ezinbestekoa) […]
Herbehereetatik heldutako proiektu batekin ekin dio aste honetako saioari Pedro Elias Igartuak. Hainbat tokitako partaidez osatua dagoen No Blues taldeak zenbait kanta eskaini digu “arabikana” deritzan estiloan, Amerikako bluesa eta arabiar musikaren nahasketa, alegia. Horren ostean, Gotzon Uribek kudeatzen duen Noizpop zigiluak atera dituen azken bi diskoak ezagutzen jardun dugu: […]
