Aste santuko opor txiki hauek eta gero(Reynols-ekoen argazkia izan da webgunera sartu eta ikusten zen lehen gauza hiru astetan!), “sotora” itzuli gara berriz(kontraesana, Bilbo Hiria Irratia ganbara batean egonda), eta lau plater handirekin gainera, lau izen potolorekin: Walter Marchetti(Juan Hidalgo eta Esther Ferrer-ekin batera ZAJ taldeko kide izan zen), […]

Musika maite dugulako zabaltzen dugu astero Bilbo Hiria irratian gure Soinugela; eta bertan Pedro Elías Igartuak musika aukera aparta eskaintzen digu, beti ere autore guztien gainean iruzkin jakingarriak eginez. Aste honetan, esate baterako, The Who talde mitikoaren ibilbidea errepasatzen hasi gara, hurrengo asteetan jarraitzekotan. Horretara baino lehen, hala ere, bestelako […]