SOTOTIK: Walter Marchetti, Derek Bailey, Vivenza…

Derek Bailey    Aste santuko opor txiki hauek eta gero(Reynols-ekoen argazkia izan da webgunera sartu eta ikusten zen lehen gauza hiru astetan!), “sotora” itzuli gara berriz(kontraesana, Bilbo Hiria Irratia ganbara batean egonda), eta lau plater handirekin gainera, lau izen potolorekin: Walter Marchetti(Juan Hidalgo eta Esther Ferrer-ekin batera ZAJ taldeko kide izan zen), Derek Bailey(Inprobisazio librea landu zuen gitarjole mitikoa, 2005eko abenduan zendua), Vivenza(Edo Jean Marc Vivenza, musikari industrial frantziarra) eta Zbigniew Karkowsky, egungo musikari esperimental aipagarrienetako bat. Ordubetetik pixkatxo bat pasa gara baina gaurko aukeraketak hala eskatzen zuen(Barka bezate irratsaioa beren irratietan berremititzen dutenek). Deskargatu nahi duzuela? HONA, bada!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZUTARGI ARTEAN: Verdi I

ol. Api 20 , 2007
    Saio honetan Giussepe Verdiri buruz berriki euskeraz argitaratu den biografia bati buruz arituko gara; Itziar Gillenea donostiarrak idatzitakoa, hain zuzen. Horrez gain bere musika instrumentaletik aukeratutako pieza batzuk entzuteko aukera izango dugu. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean070420.mp3

Honekin lotuak