Musika maite dugulako zabaltzen dugu astero Bilbo Hiria irratian gure Soinugela; eta bertan Pedro Elías Igartuak musika aukera aparta eskaintzen digu, beti ere autore guztien gainean iruzkin jakingarriak eginez. Aste honetan, esate baterako, The Who talde mitikoaren ibilbidea errepasatzen hasi gara, hurrengo asteetan jarraitzekotan. Horretara baino lehen, hala ere, bestelako gonbidatuak izan ditugu Soinugelan. Kaledonia Berritik eta Vanuatutik The Sunshiners taldekoak izan ditugu, beren azken diskoan 80ko hamarkadako hainbat hiten bertsioak reggae doinuetara moldatu dituztenak; horren ostean, Cabo Verde uhartera jo dugu Tito Paris musikariak Acústico izenpean plazaratu duen diskotik bi kantu malenkoniatsu entzuteko; Son de la Frontera taldekoek soleá bat eskaini digute jarraian; ondoren, Kubako musikan murgildu gara Roberto Fonseca pianojole gaztearen laguntzaz; eta, azkenik, Tinariwen deritzan talde tuaregaren beste kanta bat entzun dugu, aurreko asteetan hasitako aurkezpenarekin jarraituz. Saioa deskargatu HEMEN.
Honekin lotuak
-
2014/02/13
IBAIZABAL: Elkarretaratzea Bilbon
-
2008/11/19
SOLASALDIA: S. Frantziskoko bideo-kamerak
-
2013/03/07
POTTO: Txapelketak Dulantzin eta Atarrabian