Saioa deskargatzeko HEMEN. Beti da pozgarria Interneten irrati bat gehiago dagoela jakitea, are gehiago gertukoa bada. Laudiotik Uhinak irrati libreak Interneterako jauzia eman du aste honetan, eta bertako partaide den Mikelekin izan gara berbetan. Albisteak 2.0 atalean albiste teknologikoak landu ditugu, eta arreta berezia jarri diogu bazkaria 2.0 ekimenari. Bukatu […]
Urtea: 2007
Martin eta Xabier Etxeberria anaiek kaleratu berri dute “Ez dadila eguzkia sartu” liburua. Ez dadila eguzkia sartu liburuak kontatzen ditu 1936ko gerra garaian Europan zehar ibili zen euskal futbol selekzioaren bizipenak. Joseba Jaka literatura bekaren laguntzaz kaleratu dute liburua. Piperpolisen Martin Etxeberria izango da. Nafarroatik Stupenda Jones taldea etorriko […]
Gaurkoan, Josu Larrinaga EHUko irakasle eta soziologoak ura izan du aztergai, kontuan hartuta pairatzen ari garen lehortea. Larrinagak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa aztertu du alde batetik eta, bestetik, uraren inguruan ditugun kultura eta ohiturak. Solasaldia DESKARGATU. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/josularrinaga070115.mp3
Gaurko POTTO emanaldian Abenduaren 16an jokatutako Bizkaiko finalari erreparatu diogu. Zortzi bertsolarien agurrak, eta ondoren bikoteka egindako zortziko handiko eta txikiko saioak entzuteko aukera ukanen dugu. Agendari ere erreparatu diogu. Goza ezazue zenbait bertso hunkigarriez!!!. Saioa DESKARGATU. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto070112.mp3
Urteari hasiera emateko, hiru zatitan banatu dugu saioa. Lehenengoan, James Brown zenari eta urtarrilaren 8an 60 urte bete dituen David Bowieri omenaldia. Saioa bukatzeko, zuzeneko iradokizunak: Ostiral honetan, Detroitetik The Mugg eta The Paybacks taldeak Bilboko Kafe Antzokian eta Jim Morrisonen The Doors taldeko kideek osatu talde berria Donostian, […]
Gaurko saioan, joan den urteak utzi dizkigun zenbait nobedade entzuteko aukera izango dugu: Betagarriren azken diskoa (Hamaika gara), Bide Ertzean taldeak egindako Non Dira diskoa eta Nomada Tx-en azkena. Suediatik El perro del Mar proiektua (irudian), Danielson-en musika edo Lambchop entzungo ditugu, besteak beste. Saioa DESKARGATU. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla070110.mp3
Gaurkoan, Iñaki Barzenak etxebizitzen arazoa izan du aztergai baita horri lotuta dauden zenbait arazo ere. Bilboko Zorrotzaurren hasi eta mundu mailan gure bizimoduak sortzen dituen hainbat arazoren berri ekarri digu EHUko irakasle eta Ekologista Martxan taldeko kide horrek. Solasaldi deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/inakibarzena070108.mp3
Logela multimediaren lehenengo proiektu musikala Mokaua du izena. Hamaika abesti bildu dituzte cd batean eta DVDan logela multimediak azken urteetan egin dituen lan aipagarrienak, break on stage break dance lehiaketarako egin diren bideoak, motoi grafitiak, zuzenekoak eta sormen esperimentalak biltzen dira.Logelaren proiektu berria ezagutzeko Ander Garaizabal izan da gurean. Kirmen […]
Forro in the Dark taldeak, bere izenean dioen bezela, forro izeneko Brasileko ipar-ekialdeko generoa jorratzen du. New Yorkeko Nublu klubean asteazkenero bere emanaldia egiten duen talde honek, jendez gainezka izaten du aretoa, sarreran ilara luzea C hiribidean, dantzarako gosea duen publiko fidelak osatua. Taldeak ez du estilo honetako instrumentazio […]
2007ko lehen emanaldi honetan eta Izaskun lagunaren faltan Ekaitz, “Medius” eta “Apolo” elkartu gara. Euskal ekipoek Espainako ligan daramaten ibilbidea aztertu eta eskuz binakako txapelketaren hasiera komentatu dugu. Hemen dituzue gure iritziak: DESKARGATU. Urte berri on!. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kiroldegia/kiroldegia070108.mp3
