Piperpolis saioan Saioa Olmo kolaboratzailea izan dugu gaur. Ohi duen bezala artearekin zer ikusia duen gaia ekarri digu uhinetara. Gaurkoan Gai mamitsua izan dugu mintzagai. Bakea, demokrazia partizipatiboa eta artea. Gurekin Alex Carrascosa izan da , artibista dena eta Artamugarriak iniziatiban murgiltzen dena. Artamugarriak iniziatibak une-guneak, aldi-aldeak eskaini nahi […]
Eguna: 2008-03-31
Prest hilabetekariren 79. alea, martxoari dagokiona, aztertu du Hektor Ortega Deustualdeko aldizkari horren zuzendariak. Hasteko, Arangoitiko 3 gai aipatu ditu Hektorrek: Agirre baserrian eraberritzekoan galdutakoa, auzo horren igogailua eta bertan guaraniera ere entzuten dela. Deustuko Ikastolaren eta Deustuko historiaren zati baten berri eman ondoren, aldizkari horrek hilero jorratzen duen […]
Gaurkoan, azken bolada honetan areagotzen ari den etxebizitzaren krisia izan du mintzagai Josu Larrinagak. Josuren ustez, etxebizitzak eraikitzen jarraitzen duten bitartean finantza eta krisi ekonomikoak bultzatuta gero eta zailago da etxebizitza lortzea. Bestetik, EAEn ia 200.000 etxebizitza hutsik daudela gogoarazi digu. Auzia bideratzeko alokairu publikoaren aldeko politika eskatu du. […]
