IBAIZABAL: PREST aldizkaria

Arbola  Prest hilabetekariren 79. alea, martxoari dagokiona, aztertu du Hektor Ortega Deustualdeko aldizkari horren zuzendariak. Hasteko, Arangoitiko 3 gai aipatu ditu Hektorrek: Agirre baserrian eraberritzekoan galdutakoa, auzo horren igogailua eta bertan guaraniera ere entzuten dela. Deustuko Ikastolaren eta Deustuko historiaren zati baten berri eman ondoren, aldizkari horrek hilero jorratzen duen Monografikoari heldu dio, Hiriko zuhaiztiak lelopean agertzen dena eta Deustuko berdeguneak aztertzen dituena. Gero, Rosa Miren Pagolari egindako elkarrizketa, Deustuko Jaiak, Kanaleko arazoak, Juan Ajuriagerra eta Le Noise talde musikala izan ditu mintzagai. Elkarrizketa hau deskargatu nahi baduzu, egizu klik HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Artamugarriak ekimena Saio Olmorekin batera

al. Mar 31 , 2008
  Piperpolis saioan Saioa Olmo kolaboratzailea izan dugu gaur. Ohi duen bezala artearekin zer ikusia duen gaia ekarri digu uhinetara. Gaurkoan Gai mamitsua izan dugu mintzagai. Bakea, demokrazia partizipatiboa eta artea. Gurekin Alex Carrascosa izan da , artibista dena eta Artamugarriak iniziatiban murgiltzen dena.  Artamugarriak iniziatibak une-guneak, aldi-aldeak eskaini nahi […]

Honekin lotuak