Irailari dagokiona eta bertan ohiko atalez gain (Monografikoa, Gurera etorriak, Inkesta, Behin batean…) Joseba Solozabal Aste Nagusiko pregoilariari egindako elkarrizketa azpimarratu du Lur Mallea Prest hilabetekariko zuzendariak. Bestetik, Deustualdeko arraunlariak, antenak, Loan taldea edo Aritz Benigno idazle gaztea ere kontuan hartu ditu Lurrek. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN:
Eguna: 2009-10-02
Gaur, hilaren batean, hasiera eman diogu 2009-10eko ikasturteari eta lehen Solas Inguruan Bilbo Hiria Irratiak dituen asmo, nahi eta beharrak kontatu dituzte Jabi Lauzirikak, Xabier Monasteriok eta Mieltxo Monfortek. Goizean 2 ordu ta erdiko Ibaizabal magazinea izango da, 9etan hasita eta atal berri batzuekin. Gure asmoa da eguerdiko ordu biak […]
