Bilbao Open Day 09an ezagutu genituen. Bertan, trapu zaharrak hartu eta nork bere pieza barri zoragarriak egiten eta egiten laguntzen ibili ziren Truca-Rec-eko Usune eta Enara ahizpak. Oso giro polita sortu zen LMono-ko gela hartan, jendeari sortzeko aukera, espazioa, denbora eta laguntza ematen zaionean gertatu ohi den moduan. Toki horretan […]
Eguna: 2009-11-19
Jabier muguruza izan dugu gaurko saioan,labetik atera berria duen(TAXIRIK Ez) diskoa aurkezten.Benetan kantu eta kontu interesgarriak jabierrek elkarrizketan kontatutakoak. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Gaur, hilaren 19an, Bilboko Boluntan eta Hikaateneon hasiko dena eta larunbata bitartean luzatuko dutena. Oinarrizko Errenta unibertsalizatu nahi dute EHUk eta Oinarrizko Errenta Sareak antolatzaileek, Igor Mera antolatzaileak kontatu digunez. Simposiumean, hainbat aditu izango dira eta parte hartzeko joan baino ez da egin behar. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Ibaizabaltbko sustatzaile diren Hibai Castro eta Adur Larrea izan dira gurekin. Abian jarritako internet bitartezko telebistaren egungo nondik norakoak aipatu dizkigute, artean martxan jarri duten “Zortzigarren Kalea” emanaldi berria. Halaber eta Hamaika Bilbo tokiko telebistan partaide diren heinean, haiekiko harremanak etab. kontatu dituzte. solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
