BERBAZ:USUNE (Truca-Rec): arropa birziklatzea eta artea mintzagai

1

arropaBilbao Open Day 09an ezagutu genituen. Bertan, trapu zaharrak hartu eta nork bere pieza barri zoragarriak egiten eta egiten laguntzen ibili ziren Truca-Rec-eko Usune eta Enara ahizpak.

Oso giro polita sortu zen LMono-ko gela hartan, jendeari sortzeko aukera, espazioa, denbora eta laguntza ematen zaionean gertatu ohi den moduan. Toki horretan bertan (LMono-n, Iralan, Andres Isasi kaleko 8an) asteartero biltzen dira Truca-Receko bost partaideak eta atea zabalik duzu, zeure jantziak egiteari edo berregiteari ekin nahi badiozu. Sormena landu, pieza ederrak atera eta poltsikoa laguntzeaz gain, harreman politak loratuko dira bertan, ziur! Beheko helbidera idaztea aski duzu, nahi izanez gero.

Usunerekin, arteaz eta Guggenheimen egiten duen praktika-lanaz ere mintzatu gara, besteak beste.

Erreferentziak:

www.trucarec.wordpress.com

truca.rec@gmail.com

a! saldu ere saldu egiten dituzte haiek egindako jantzi birziklatuak. Goiko webgunean, haietako batzuk ikusgai

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

One thought on “BERBAZ:USUNE (Truca-Rec): arropa birziklatzea eta artea mintzagai

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLAS INGURUAN: Etorkinak eta euskara.

ol. Aza 20 , 2009
Euskaltzaindiaren Jagon Sailak  antolaturik, “Euskara eta etorkinak” izeneko jardunaldiak izan dira gaur Euskaltzaindiaren beraren hitzaldi aretoan. Etorkinak euskaldunon komunitatera erakartzeko gaurdaino eginiko  saioen berri ematea dute helburu jardunaldiok. Hizlarien artean Bilbo Hiria irratian solaskide izan dugun Ibon Manterola izan da, bere hitzaldiaren gaia aurreratu diguna: Segura herrian euskalduntzen ari diren […]

Honekin lotuak