Disko berriak aste honetako saioan: Governors (argazkian), Pello Ramirez, De Diego Brothers, Euskal Herria Anitzak Kolektiboa, Seiren… eta Binilo Tenpore tartean grabazio historikoa entzungo dugu, Herri Gogoa diskoetxeak 70ean ateratako Herrikoi-Musika Sorta bildumako lehen aletik “Eaurtako axuri beltza”. Zuen gustokoa izango delakoan…. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Eguna: 2010-04-15
EGKk (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua) eta EHNE sindikatuak EAEko gazte baserritarren egoera sozioekonomiko “penagarria” salatu dute. Gazte horiek duten oztopo nagusienetako bat lurra da, eta segidan instalazioak eta makinaria eskuratzeko egin behar dituzten inbertsioak. Arazo gehiago badira: etxebizitza, Europako Nekazaritza Politika Bateratua, errelebu falta… Emakumearen egoera are okerragoa da: egun, nekazaritzan […]
