Hautsak harrotu ditu duela gutxi Bilboko Udalak iragarritako Udal ordenantza horrek, eta batez ere 16. eta 111. artikuluak. Lehengoari dagokionez, gizarte-hipokresian eta sexofobian oinarritzen dela esan du Imanol Alvarez EHGAMeko kideak: artikulu horren arabera, debekatuta dago espazio publikoetan sexu-harreman oro. Bigarrenarekin, aldiz, ideia politikoen hedapena debekatu nahi dute, askatasuna murrizten. […]