Ostiraleko ekaitzak ia guztia jarri zuen ankaz gora, festibalaren etorkizuna serio mehatxatuz. Dena den, larunbat eta igandean jendearen erantzuna ikusita, baikorrago agertu zaigu Patxi Gaztelumendi Irratia.comeko kidea. Antolakuntza, giroa eta taldeen kalitatea azpimarratu ditu Patxik: orain kontuak egin behar dira ea datorren urtean 16.a ospatzeko gai diren. Elkarrizketa hau deskargatzeko […]
Eguna: 2010-07-05
Uztailari dagokiona: azalean Itsas zaporeen santutegiak eta horretarako hamar jatetexe aukeratu dituzte Bizkaitik Lapurdiraino, Santiago Yañez argazkilariaren eskutik. Euskara Bidaide atalean Barakaldoko euskara XVIII. mendean jorratu dute. Zenbaki ta lurrean, aldiz, Biarritzeko Asiatica museoa agertzen zaigu eta Historian Orreagako gudak. Bitakora kaierra, ohiko argazki zoragarria eta erraz egiteko hiru txango […]
