Anari Alberdi azkoitiarra da, eta 90eko hamarkadan hasi zen musika egiten. Sei lan ditu kalean; azkena Irla Izan (bIDEhUTS) deitzen da eta sortze prozesuaz, testuez, taldekideez eta Bidehuts zigiluaz hitz egin digu luze. Saio monografikoaren bigarren atala. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Eguna: 2010-07-09
Datorren ostegunean, hilaren 15ean, hasiko da Madrilgo Auzitegi Nazionalean Udalbiltzaren 22 lagunen aurkako epaiketa. Anitzak izan dira azken asteotan epaiketa horren aurka burututako ekitaldiak: elkarretaratzeak, manifestazioak, Babes Taldeak, atxikimenduak, adierazpenak… Laguntza ekonomikoa ere eskatu diote euskal gizarteari, auzipetuek gutxienez 200.000 euro gastuko dituztela kontuan hartuta. Defentsarako murrizketa ere salatu dute […]
Santurtziko Gizon Ekimena elkarteak ekimen berri bati hasiera eman dio, tratu onen aldeko ekimenari hain zuzen. Iñaki Kasares, aipatu elkarteko kidearen ustez denok merezi dugu ondo tratatzea eta ondo tratatuak izatea. Santurtziko jaiak hastear daudela, “Tratu ona, denontzat ona” mezua zabaldu nahi dute herri horretan. Informazio gehiago: gizonekimena.nireblog.comen. Elkarrizketa hau […]
