Egunotan Jardunaldiak egiten ari dira lelo horrekin, Bilbon eta Gasteizen. LDesazkundeak zer esan nahi duen azaldu digu Iñigo Antepara Desazkundea taldeko kideak, baita Jardunaldien helburuak zein partehartzaileak ere. Azaroaren 11an bukatuko dira eta orduan eztabaidatutakoa praktikan jartzeko erronka etorriko dela esan digu Iñigok. DESKARGATU HEMEN.
Hilabetea: azaroa 2010
Gaurko Amerika Latinoko kronikan emakumezko bi izen izan dira protagonistak: hasteko Dilma Roussef izango da Brasilgo presidente berria eta aurrean hainbat arazo eta erronka bideratzeko. Bestetik, pasa den astean Nestor Kirchner hil zela -eta, asko hitz egin da Cristina Fernandez de Kirchnerren etorkizunaz: honek ere, Argentinako eskubi basatiaren aurka, hainbat […]
Zaharberritze lanak bukatu ditu Udalak eta martxotik ibili da Iralako Batzordearekin hitz egiten, erabilera zehazteko. Eta irailean, sorpresa: Udalak soilik 3. adinakoentzat nahi du lekua, Juan Mari Zulaika Iralako Auzo Elkarteko kideak esan digunez. Udalak Irala, S. Adrian eta Zabalako atso-agureak sartu nahi ditu dorretxe horretan: Iralako auzokide askok (zahar […]
Etxez etxeko iruzurrezko koltxoi “miresgarri” salmentarekin jarraitzen du Distribuidora Cultural Ayala enpresa bilbotarrak, Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunak kontatu digunez. Bata zuriak, medikuntza tresneriak… denak balio du koltxoiek balio dutena baino askoz garestiago saltzeko. Azken urtean Donostialdean, Gasteizen eta Espainiako Castro Urdialesen antzeman ditu EKAk kontsumitzaile batzuen kexak. DESKARGATU […]
Urriari dagokiona eta azalean Alex Angulo aktorea: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Horretaz gain Zornotzako adin txikiko atzerritarrentzako zentroa jorratu dute Erreportajean eta Artikuluan, Deustualdeko Cadenas Vicinay lantegia, Lur Mallea Prest aldizkariko zuzendariak kontatu digunez. Barkua bete berban Deustun eta S. Inazion laster izango den Argazki erakusketa erraldoiaren berri ekarri […]
