Izenburuak dioenez, gaurko Soinugelaren ardatza Bob Dylanek 1962-64 bitartean halamoduz grabatu zituen kantu laginak izan dira, berrikitan “The Witmark Covers” izenpean plazaratu baitituzte. Garai hartan ohitura bazen kantak grabazio xume batez grabatu eta lagin modura diskoetxeetara bidaltzeko, kantaren nolakoa iazter zezaten. Horiexek dira, hain zuzen ere, orain berreskuratu ditugun piezak, […]
Eguna: 2010-11-04
Egunotan Jardunaldiak egiten ari dira lelo horrekin, Bilbon eta Gasteizen. LDesazkundeak zer esan nahi duen azaldu digu Iñigo Antepara Desazkundea taldeko kideak, baita Jardunaldien helburuak zein partehartzaileak ere. Azaroaren 11an bukatuko dira eta orduan eztabaidatutakoa praktikan jartzeko erronka etorriko dela esan digu Iñigok. DESKARGATU HEMEN.
Gaurko Amerika Latinoko kronikan emakumezko bi izen izan dira protagonistak: hasteko Dilma Roussef izango da Brasilgo presidente berria eta aurrean hainbat arazo eta erronka bideratzeko. Bestetik, pasa den astean Nestor Kirchner hil zela -eta, asko hitz egin da Cristina Fernandez de Kirchnerren etorkizunaz: honek ere, Argentinako eskubi basatiaren aurka, hainbat […]
