Antzerkia izan da aste honetan Piperpoliseko lehenengo gaia. Manex Fuchs aktore baxenafarrak “Errautsak” antzezlana aurkeztu du. Bertan sei aktore taula gainean ageri dira, denak 70. hamarkadan jaiotakoak. Hildako lagunari agur esateko bildu eta gau oso batez bilduko ditu haiek festak. Baina eta haiek, XXI. mendeko ametsen errautsak ote dira? Honako […]
Eguna: 2010-11-08
Gaur hasiko da Getxon SOS Arrazakeriak antolatutako Koloretan bizi zinemaldia. Helburua berdintasuna eta aniztasuna sustatzea da eta filmak Getxoko Villamonte Kultur Etxean emango dira, Patxi de la Fuente SOS Arrazakeria erakundeko kideak azaldu duenez. Honen inguruko informazio gehiago sosarrazakeria.org helbidean. DESKARGATU HEMEN.
Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslearekin izan gara. Alde batetik, larunbatean, Enkarterriek pairatzen duten desindustrializazioa salatzeko egin manifestazioak aipatu dizkigu eta egungo egoeraren panorama aipatu. Bestetik, Red Electrica de España izeneko enpresak Trianoko mendietan barna egiten ari den goi tentsioko linearen obrak legez kanpokoak direla esan berri du Auzitegi Gorenak, […]
