Pasa den astean, hilaren 25ean, Emakumeenganako bortizkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatu zuten munduko hainbat tokitan: horren harira, Ezkerraldeko emakume talde askok Martxa egin zuten pasa den larunbatean Barakaldotik  Sestaoraino eta “2010 arrazoi emakumeenganako bortizkeriaren aurka” lelopean. Aipatu Martxan ehunka emakumek parte hartu zuen, Gotzon Hermosilla Berria egunkariko Bilboko erredaktore-buruak kontatu […]

….65. saioa! gaur ere material berria.Bota atxurre! Berri Txarrak (argazkian), Omar Nabarro & Rafa Ruedaren  “Haragizkoa”, Olatz Zugasti, Gose, El Menton de Fogarty, Split 77 bilbotarren azken lana..eta notiziak eta agenda! Rock´n Roooll!! Bejondeitsuela! Arg:Tom Hagen (David Gonzalez) DESKARGEU!! (nahi badozu)

Los Lobos talde “mexikaliforniarra”-ren diskografiari errepasotxo bat eman diogu Soinugela honetan. Horretaz aparte Nuar Na Lubre, Diego Galaz eta Diego Beceiros-en “Bailes Vespertinos”, Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarena-ren “Arnasak”… “Afrocubism” bildumatik kanta sorta bat aukeratu dogu, baita  “Looking For A New England” Folk bildumatik. DESKARGATU!!!

Aste honetako osteguna da Azaroaren 25a eta nazioarteko egun horren harira hainbat ekitaldi ari dira egiten, besteak beste Bizkaian: horietako bat Bizkaiko Emakumeen Asanbladak abian jarritako kanpaina, emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko  eta indarkeria sexistaren biktimei gorazarre egiteko asmoz.  Honekin batera sinaduren bilketa, bi hitzaldi Bilbon eta Udalari egindako eskaera batzuk […]

Azken egunotan liburu aurkezpenak, kontzertuak, mendi-irteera… Datorren larunbatean bazkari berezia Eskolan… Bi mila eta piku biztanle dituen herri honetan dinamika kultural sendoari ekin diote ondo antolatuta, herrian giroa sortzen baita kanpoko jendea erakartzen ere, Patxi Gaztelumendik “Bide gorritik” saioan kontatu digunez. Horietan gazteek, umeek, helduek eta zaharrek parte hartzen dute […]

Gose taldeak laugarren lana plazaratu du. Disko arrosa sorpresaz bete dute, izan ere hamairu musikarik euren kantuen bertsioak egin dituzte: Mikel Urdangarin, Petti, Pirritx eta Porrotx, Bonberenea txaranga, besteak beste. Diskoaz gain DVDa ere aurkezten ari dira. Mikel Clementek eginiko dokumentala, kontzertuak, bideoklipa eta diskoaren grabaketaren prozesua bildu dute. Larunbatean […]