Bortitza gainera, batez ere Marokoko Polizia eta Armada Gdeim Izik kanpalekura sartu ondoren. Azaroaren 8ko eta osteko gertaerak aztertu ditu Eneko Calle Otsailak 27 Euskal Elkarteen Kordinakundeko kideak, baita nazioarteko erantzuna eta gobernu espainiarrarena ere. Errepresioak gogor kolpatzen ditu sahararrak, Mendebaldeko Saharan zein Marokoko hainbat espetxetan. DESKARGATU HEMEN!!!!
Eguna: 2011-01-12
Aldapa izaten da baina azken igoerak eta bestelakoak kontutan hartuta horma izango da aurtengoa, Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunaren ustez: argindar, hipoteka, elikagai, arropa eta oinetakoen prezioek gora egingo dute aurten. Bien bitartean laguntza batzuk desagertu dira, pentsioak izoztuta daude, funtzionarien soldatek behera egin dute… Bukatzeko, Jose Luisek urtarrileko […]
Abenduari dagokiona eta azalean Gorka Benitez musikaria: berari dedikatu diote elkarrizketa nagusia. Bi erreportaje ere agertzen dira Mahatserriko aldizkari honetako azken zenbakian: “Altxatu eta Patinatu” alde batetik, eta Metroaren 3. lineari buruzko bestetik. Kulturan, “Penadas por la ley” taldearen itzulia komentatu du Lur Mallea Bertoneko zuzendariak. Eta horiekin batera, besteak […]
