UNE (Une Nare Eza) taldeak “Akustikoak eta bestelako uneak” (Baga-Biga,2010) izeneko lan semi-akustiko fin eta ederra kaleratu du; euren rock doinuak hustu eta saxo, piano eta rhodes zertzeladekin jantzi dituzte; Aitor Uriarte (Latzen,Sen) kantaria eta Ruben G. Mateos teknikaria izan ditugu gure estudioan. Une gozoak igarotzeko musika. Arg:Joseba Barrenetxea DESKARGATU […]
Eguna: 2011-01-13
Halaxe da, aurtengo lehen irratsaioan Jamaikako musika beroak eman dituen ahots erromantiko ederrenetako bat gogoratu dugu: Gregory Isaacs musikariarena, hain zuzen ere. Horrezaz gain, gospel musika eduki dugu, eta bai soula ere, How Many Roads izenaz Bob Dylan kantuekin prestatu duten bildumaren bitartez. Saioaren lehen atalean Tony Allen nigeriar perkusiogilea,, […]
Gaurkoan, ohi denez, hiru gai ekarri dizkigu Joxe Rojasek. Hasteko hilaren 15ean Wikipediak hamar urte beteko dituela kontatu du. Gero bi aplikazioren berri ekarri du: xakeletarako Gogel Google alde batetik (argazkiak atera ondoren eraikin batean zer dagoen jakiteko), eta Bizkaibuseko ordutegi eta lineen berri izateko bestea. DESKARGATU HEMEN !!!!
