Aurten ere bertan izan da irrati honen Jon Iñaki Artetxe kolaboratzailea. Murrizketen garaian, giroa, erakusketak zein hitzaldiak, Euskal Herriko presentzia, sariak eta gehiago kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Hilabetea: maiatza 2012
Pasa den ostiralean Espainiako PPren gobernuak onartu zuena. Luis Guridik legea zertan datzan, zertarako, horren eraginak orokorrean eta batez ere Hego Euskal Herrian, ekonomiaren egoera eta gehiago azaldu digu. DESKARGATU HEMEN
Euskal hedabideak, euren izaera, egoera, ajeak eta etorkizuneko erronkak izango ditugu aztergai datorren ostegunean, hilaren 17an, goizeko 10:30etan Bilboko Kafe Antzokitik igorriko dugun irrati-mahainguruan. Zuzenean emitituko du Bilbo Hiriak FMaren 96.0 frekuentzian eta Internet bidez www.bilbohiria.com webgunean. Partaideak honako hauek izango dira: Topaguneko lehendakari Mikel Irizar, Anboto aldizkariko zuzendari Jone […]
Jamaikan hasi gara The Skatalites-ekin, New York-era joan gara gero Ray Barretto-rekin egoteko eta bere kantu batzuk entzun ostean, Harvey Averne, Eddie Palmieri, Ricardo Ray eta Bobby Cruz ere aurkitu ditugu New York-eko kaleetan. Saioa bukatzeko hegazkina hartu eta Bahametara joan gara Nassau-ra, Funky Nassau-ra The Beginning Of The End […]
Gaurkoan, lau berri jorratu ditu Irulegiko Irratiko Bernardette Argainek. Hasteko, Herri Urratsen balantzea egindu; gero, Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak komentatu ditu. Berri txar bat ere ekarri digu, Eñaut Larralde igandean zendu zelako. Bukatzeko asteburuan izango diren hainbat ekitaldiren berri kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Gaurko piperpolis saioan dantzan ibili gara Priscilla Band taldeko kideekin. Estudiora etorri dira eta lehenengo diskoan bildu dituzten kantuen istorioak kontatu dizkigute. Olor a Fonk gau aurkeztu digute , larunbatean izango da hau Kafe antzokian. saioa deskargatzeko klikatu hemen.
Deustuko Erriberan eraiki nahi dituzten 5.000 etxebizitzak hornitzeko ziklo konbinatuko zentral bat eraiki nahi zuen Bilboko udalak. Krisia dela kausa, momentuz ez dute egingo, baina aferak soka luzea izan dezake Xabier Abianek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan Igor Elordui AEKren Bizkaiko prentsa arduradunak erantzun dio galderari. DESKARGATU HEMEN
Hauxe da Igor Erauzkin sexologoak gaur jorratu duen gaia. Zer da Desleialtasuna? Noiz ematen da eta noiz ez? Galdera horiei eta gehiagori erantzun die Igorrek. DESKARGATU HEMEN
Ez Irentsi mugimendua martxan jarri da iruzur eta lapurraketa handien aurka eta modu bitxi batean ari dira haien aldarrikapenak zabaltzen: bi egunean behin bikote batek gose grebari ekiten dio. Azkenak Portugaleten, Joseba Argintxonak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
