Euskal hedabideak hizpide osteguneko mahainguruan

Euskal hedabideak, euren izaera, egoera, ajeak eta etorkizuneko erronkak izango ditugu aztergai datorren ostegunean, hilaren 17an, goizeko 10:30etan Bilboko Kafe Antzokitik igorriko dugun irrati-mahainguruan. Zuzenean emitituko du Bilbo Hiriak FMaren 96.0 frekuentzian eta Internet bidez www.bilbohiria.com webgunean. Partaideak honako hauek izango dira: Topaguneko lehendakari Mikel Irizar, Anboto aldizkariko zuzendari Jone Guenetxea, Hamaika Telebistako erredakzio-buru Ane Zabala eta Berria Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi. Beraiekin Bilbo Hiriako hiru ahots tartekatuko dira eztabaida bideratzeko: Jabier Lauzurika, Mieltxo Monfort eta Xabier Monasterio.

Mahainguruan jorratuko ditugun gaiak, berriz, hauek izango dira:

1. Hizkuntzaren erregistroa: eredua, euskalkien erabilera, euskararen kalitatea…..
2. Euskarazko hedabideak eta kontsumitzaileak (irakurleak, entzuleak, ikusleak…): azterketak egiten al ditugu zer nolako “kontsumitzaileak” ditugun jakiteko ? Kontrolatzen al ditugu? Zer nolako harremanak lantzen ditugu?
3. Publizitatea: zer egin dugu, zer lortu dugu? Gure produktuak saltzen ba al dakigu ?
4. Informazio eredua: eredu propioa lantzen dugu edo Espainiatik-berri agentzietatik datorkigunak menperatzen al gaitu?
5. Krisia eta hedabideak: murrizketak, ondorioak, alternatibak…
6. Lorpenak: zer lortu dugu azken urteetan? Zer nolako erronkak ditugu etorkizunera begira?

Gai bakoitzari 15 bat minutu eman nahi genioke, eta bloke batetik bestera musika pixka bat jarriko dugu atsedenalditxoa hartzeko. Entzuleek esku hartzeko aukera izango dute Twitter bidez #hedabideak traola erabiliz, hemen bertan iruzkinak eginez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Finantza legearen berria

az. Mai 16 , 2012
Pasa den ostiralean Espainiako PPren gobernuak onartu zuena. Luis Guridik legea zertan datzan, zertarako, horren eraginak orokorrean eta batez ere Hego Euskal Herrian, ekonomiaren egoera eta gehiago azaldu digu.  DESKARGATU HEMEN

Honekin lotuak