Vendetta talde nafarraren bisita izan dugu gaurko saioan Pello Reparaz abeslariarekin batera hirugarren lanaz berba egin dugu. Hirugarren diskoa da hau taldearentzat, Vendetta 2009an eta 2011n Puro Infierno kaleratu ostean, eta, azken hori bezala, Baga Biga zigiluaren eskutik dator. Disko honetan, euskararen presentzia handiagoa dago, eta ska erritmoari ez diotela […]
Eguna: 2013-04-08
Apirilean gabiltza eta Mikel Urbeltzek hil honetan izan diren eta datozen egunetan izango diren ekitaldien berri eman digu. DESKARGATU HEMEN
Pasa den martxoan, Anjel Figueroa eta Lopez Peña presoak hil ziren. Bestalde, Estrasburgoko Auzitegiaren esku dago Parot Doktrinarekin zer egin: Patxi Gaztelumendiren ustez, egoerak hobera egin beharrean txarrera egin zuen pasa den hilean. DESKARGATU HEMEN
Duela gutxi, Bizkaiko Ingurumen diputatuak EAEn Errauskailu bakarra nahikoa izan daitekeela esan du. Horrek ondorioak izango ditu, baina muinean, zaborrarekin zer egin, arazoa ez dago batere bideratuta, Josu Larrinagak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Barakaldoko Udalak Oiolatik datorren urarekin zer egin erabaki behar du: gogoratu behar da urtegi horretan behin baino gehiagotan lindanoa aurkitu dutela, Gotzon Hermosillak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
