Gaur eta bihar master hori egingo dute Bilbon, EHUk eta UEUk antolatuta. Iñaki Barcenari ekologismoari dagokion atala tokatu zaio, eta horretaz hitz egin digu. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2013-04-18
Hirinet.neten urteurrena, Zigoitiako Hobi komuna, Urduñako Jaitozaren festa eta Agenda izan dira Hala Bedi Irratiko Jon Sanchezek jorratutako gaiak. DESKARGATU HEMEN
Joxe Rojasek hiru berri jorratu ditu gaur: hasteko, ordenagailuen salmenta maldan behera dabilela kontatu digu. Gero, Google glass betaurreko berriak aztertu eta bukatzeko Zamudion softwareak euskaratzeko ikastaroa azaldu du. DESKARGATU HEMEN
Bilboko auzo horretan, auzokideek autobidea hortik kentzea, desagertzea nahi dute. Urte asko daramatzate horrekin bizitzen eta haiek diotenez “Zerua ikusi nahi dute”. Horrekin batera, auzoan egindako egitasmoa aurkeztu dute, autobiderik gabeko Errekalde auzoari hainbat hobekuntza emateko, Igor Ahedok kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, TAO berria, Errekaldeko proposamena, Iñigo Cabacas, PPren jarrera eta Basurtun izandako bortxaketa jorratu ditu Aitziber Ibaibarriaga zinegotziak. DESKARGATU HEMEN
Apirilaren 10ean hasi ziren langileak akanpada egiten, lan baldintzak salatzeko eta zerbitzuan kalitate gehiago eskatzeko. Gurutzetan ez bezala, oraindik ez dute “bisitarik” izan, 8.000 sinadura lortu dute eta jarraitzeko asmoa ere badute, Pako Rodriguezek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
