Lemoan asteburu honetan ospatuko de “Black And Baltz” jaia dela eta Joseba Baltz eta Lando Stone ekarri ditugu Bilbo Hiria Irratiko estudioetara. Bariku eta larunbateko egitaraua errepasatu eta bide batez barikuan egingo duten saio didaktikoaren aurrerapen bat egin digute. Saio horretan musika baltzaren historia azalduko dute eta hori egin dogu […]
Eguna: 2013-05-07
Gaurko atxiloketak, Maiatzaren leheneko mobilizazioak, Baionako erietxea eta Herri Urrats izan dira Irulegiko Irratiko Pantzo Irigaraik jorratutako gaiak. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Txarrera doa eta laster atzeraldian sartuko da. Alemaniaren aurrean, austeritatearen aurrean, Hollande presidenteak bat egin ahal du Italia eta Espainiarekin, baina bien bitartean lehen protestek Pariseko kaleak bete dituzte. Bestalde, Luis Guridik Hego Euskal Herrian apirilean izandako Langabeziaren datuak aztertu ditu DESKARGATU HEMEN
Aurten ere Espainiako Auzitegi Nazionalak ekitaldi guztiak debekatu ditu, baina bai Bizkargi mendian baita Larrabetzu herrian ere, eguraldia lagun, ekitaldi guztiak burutu dituzte giro onean, Patxi Gaztelumendik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
