Bilbo Hiria Irratiak bat egiten du Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta hainbat gizarte-eragilek konbokatu duten Greba Orokorrarekin. Beraz bihar, maitzak 30, Grebari buruzko informazioa baino ez dugu eskainiko zuzenean. Goizeko 10:00etan hasita, grebaren inguruko albisteak, kaleko berri-emaleekin konexioak, hainbat gonbidaturekin elkarrizketak eta komunikabideetan zein sare sozialetan aipatzen direnen jarraipena […]
Eguna: 2013-05-28
2027an jarri nahi zuten indarrean, baina Europar Batasunak hala eskatuta, datorren urtean jarriko dute. Luis Guridik azaldu digunez, lan gehiago egin behar dugu (urte gehiago) eta formula konplexu baten bitartez gutxiago kobratuko dugu jubilazioa hartu ondoren. DESKARGATU HEMEN
Pasa den larunbatean egin zuten Lazkaon. Horretaz, Leire Saituak hainbat “argazki” txiki erakutsi dizkigu, Batzarraren hainbat momentu esanguratsu azaltzeko. DESKARGATU HEMEN
Duela sei urte bildu ziren lehenaldikotz, hemengo nekazaritza ekologikoa sustatzeko eta garatzeko. Iaz, Berriozarren egin zituzten 4. Topaketak, eta ekainaren 14an Agurainen egingo dituzte, Roman Bangoak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
