Iraila aurrera doa eta izandakoari errapasoa egin ondoren, Mikel Urbeltzek egun hauetan izango direnak komentatu ditu, baita datorren astetik aurrera izango diren batzuk ere. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2013-09-30
Pasa den astean, Bilboko Udal gehiengoak (EAJ eta PP kasu honetan), aldaketa bat ezarri du Hiria antolatzeko Plangintzan: horren arabera, gurtza zentroak inor bizi ez den tokietan jarri beharko da hemendik aurrera. Elkarrizketa Patxi de la Fuenteri egin diogu. DESKARGATU HEMEN
Irailaren 18an hasi zen, urriaren 3an bukatzeko, Zinema Ikusezinaren 5. edizioa, Bilboko Golem zinearetoetan besteak beste. Informazioa eta xehetasunak Nerea Uriartek eman dizkigu. DESKARGATU HEMEN
GITE-IPESek antolatuta, gaur hasiko dira Bilbon aipatu Jardunaldiak. Krisia emakumeen begiradatik aztertu nahi dute datozen egunotan, Haizea Belzak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
