Duela aste pare bat, Bizkaiko Foru Aldundiak zaborren %50 birziklatzen dituztela esan zuten. Ekologistak Martxanek eskatuta, EHUko Gorka Bueno irakasleak ikerketa sakona egin du horren inguruan: Bizkaiak %36´5 baino ez du birziklatzen, Josu Larrinagak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2014-04-14
Duela gutxi, Barakaldoko Lutxanako Llano eta Burtzeña auzoetan Langabetuen Asanbladak eratu dituzte, berriro. Prentsaurrekoa ere egin dute, oinarrizko 3 eskaera plazaratuz, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Juan Mateo Zabala euskaltegiaren Mikel Etxebarriaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Apirilari dagokiona eta azalean Paxkal Indo Seaskako lehendakaria. Arin-arin atalean Lourdes Oiartzabal elkarrizketatu dute. Erreportajeen artean, Eñaut Mitxelenak Aiaraldeko “Ogerleko” moneta berria, Iruñeako “Konkistari planto”, Erraketistak, eta Pasai S. Pedroko Itsas Kultur Faktoria komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
