Bigarren denboraldia, bigarren saioa. Gurutzaketa astrologiko inportantea denez, erantzukizunak hartu du estudioa. Lehen saioaren ifrentzua. (Aurrekoan ekintzarik ez; ekintza baino ez honetan; horregatik) Lights, camera, action. Vivre sa Vie, Jorge Oteiza, Aki Kaurismaki, Skyrim, Jean Paul Sartre, The Wire eta oilasko nugget-ak. Iris poxpologileak dendariarekin duen elkarrizketan bezala: – Arratoientzako […]
Eguna: 2014-04-10
Birle mungiako taldea da eta geurera etorri dira Aitor Ganboa, Garikoitz Balbas eta Rober Alonso euren azkenaz berba egiteko. Birle taldeak 2010ean kaleratu zuen “Bidea da helmuga”, eta 2013an “Ardatzak”. Punk, rock eta hardcore melodikoaren arteko eremuetan dabilen taldea. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Sonny Terry, Brownie McGhee edo Jimmy Phillipsen bluesa, Little Feat edo munduan zehar hainbat musikarik abestutako Dylanen kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, ordea, Dylanen “I want you” kantaren bi bertsio, eta Lou Adler-i buruzko monografikoa entzun ditugu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Luis Guridik hiru gai jorratu ditu: hasteko, Catak Fagor-en etxetresnaken fabrikak erosteko eskaintza egin du. Jarraitzeko, Gipuzkoan zerga berezia ezarri diete aberatsei Errenta Aitorpenean. Bukatzeko, Luisek Europako Banku Zentralako Mario Draghik “deflazioa”-ri buruzkoak esandakoak komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Gaindegiak atari berri bat jarri du indarrean, datuak.net. Bertan, Imanol Esnaolak azaldu digunez, gaiak lau ataletan daude sailkatuta, erabiltzaileek datuak erraz lor ditzaten. DESKARGATU HEMEN
Zeuden tokitik kendu eta Udaletxeko beste toki batera eraman dituzte momentuz. Horrekin batera, Aitziber Ibaibarriagak Atxuriko Kantxen afera, Basarrate Plazarena, eta Iñigo Cabacasen 2. urteurrena ere komentatu du. DESKARGATU HEMEN
