Jabi Zabala, sarean.com: “Onartzen dut asteotan nazioarteko albisteen artetik bereziki kezkatuta naukala Kobaneko egoerak, egunero errepasatzen ditut hedabideen nazioarteko sailak bertako azken ordua jakiteko. Konturatu naiz egun batzuetan azaletan nabarmenduta agertu bada ere, beste batzuetan murgildu eta bilatu behar izan dudala hango berri jakiteko. Daborduko 40 eguneko setioa da Kobanekoa, […]

“Nire bihotzak zure begiak ditu”  Gontzal Mendibilen bakarkako hamalaugarren diskoa da. Hamaika abesti dira, maitasunaren ingurukoak. Saioan bide lagun izan dugu eta kantu bakoitzaren istoriak ekarri dizkigu. Laster oholtzan aurkeztuko ditu kantu berriak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/141103piperpolisgontzalmendibil.mp3 Saiao entzuteko klikatu hemen.

Etorkizunean, bai ala bai, eguzkia, biomasa, eolikoak.. Baina, Iñaki Barcenaren ustez, oraindik ere batzuek temati jarraitzen dute agortuta dagoen ereduari segiz: horra hor Frackinga (haustura hidraulikoa) batez ere Araban eta Bizkaian, edo Bizkaiko Itsasoan egin nahi dituzten zundaketak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141103solasinakibarcenas.mp3  Deskargatu hemen