Hizpidea magazinearen hasieran bi gonbidati izaten ditugu eta baraiek aukeratutako gaiak horiexek izan dira: larunbateko manifestazioa eta azken momentuko Kataluniako akordioa. Irati Sarasuak Bilbon izandako manifestazioa izan du hizpide; Gotzon Hermosillak, aldiz, Katalunian lortutako akordioaz hitz egin digu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160111hizpideairatietahermosilla.mp3 Deskargatu hemen

Dagoeneko 2016an gabiltza eta momentu ona da gogoratzeko adituek zer dioten ekonomiaren inguruan. Orokorrean hazkundeaz hitz egiten dute, nahiz eta leku batzuetan (Latinoamerikan, esaterako) zaila izan. Baina hortaz aparte ez dago besterik? Hori da hain zuzen Yolanda Jubeto ekonomilariak egindako galdera: gure lan baldintzak non geratu dira? Erantzunak elkarrizketan dituzue. […]

Albiste onez, txarrez eta oso txarrez beterikoa izan da atzean utzi dugun 2015, baina, tira, urte zaharrak alde egin du eta berria etorri da. Bilbo Hiria irratia egiten dugun guztion partez urte berri zoriontsua opa dizuegu, bihotzez, eta espero dugu 2016 honetan zuentzat egiten dugun irratia zuen gustukoa izatea, horretan […]