Gaurkoan Ander Cornejo kolaboratzailea bideo jolas eta manga munduan murgildu da. Sendoa Sojo gaztea gonbidatu du bere tartera. Japoniar kulturaren eta manga munduaren inguruan mintzatu da. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171115_ander_sendoa_bideojokoak.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2017-11-15
Libe (Ilargia erori da) eta Miren Narbaiza (MICE) izango ditugu saio honetan entzungai. Biak ala biak erreferente garrantzitsu bilakatu dira euskal musikan euren sentsibilitate eta proposamen berritzaileekin. Honetaz gainera Julien Baker, Memphisetik Sprained Ankle bere azken diskoarekin, eta Mount Eerie Phil Elverumen proiektua Washingtonetik. Rafa Ruedaren Nahikari aurrerapen kantua ere […]
Meatzari kultura gure zibilizazioaren ezaugarri inportantea da, hala nola meak ustiatzeko, hala nola arrantza edota basogintza antolatzeko, adibide batzuk ipintzearren. Baina planetan baliabideak urriak dira, bukatu egiten dira, estraktibismoa gainustiapena da, baliabide bat agortu arte ateratzea, ondorio ekologikoei eta epe ertain zein luzeko ondorio ekonomikoei erreparatu gabe, gaur egun mantendu […]
Trikitixari buruzko hitzaldi musikatu eman du Agus Barandiaranek gaur Kafe Antzokian. Agus Barandiaran eta Izaskun Iturri (Korrontzi) aritu dira hizlari. Trikitixa erroetatik izenburupean, Euskal musikan oso errotuta dagoen musika-tresna hori gertuagotik ezagutzeko aukera izan dugu. Trikitixaren historia eta gaur egun arteko bilakaera jorratuko du Agus Barandiaranek, eta garai desberdinetako trikitixak […]
Gaurko saioan Patxuko Nice taldearen lan berria ezagutu dugu, Hego Haizea, Ego querido lana. Euskaraz eta gazteleraz dira abestiak, eta kolore asko ditu azalak. Musika ere halakoa dela azaldu dute taldekoek. Lasai egin dituzte kantuak eta urtebete pasatu dute diskoa lantzen, Aieka estudioetan, Pello Gorrotxategirekin. https://bilbohiria.com/docs2/2017/piperpolis/171114_piperPatxukoNice.mp3 Deskargatu hemen.
